XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zergatik salerosketak eta diru tresnak?

Gizadiaren historian oso garaiz sortu zen salerosketen eta diru tresnen premia... idazten duzue 1990eko Martxoko Txanponaren bi arpegiak alean.

Pasarte horrek galdera batzuk eragiten ditu.

Noiz eta zergatik azaldu zen premia hori?.

Zergatik aurkitu ziren gizakiak zenbatu, ordaindu eta aurreztu beharrean?.

Zure erantzunak seguraski jende askori interesatuko zaizkio.Ali Boulhabel Grenoble (Frantzia).

Egindako galderak funtsezkoak dira giza zientzientzat.

Hemen erantzun baterako tresnak bakarrik ematen ditugu.

Salerosketak eta diru erabilerak, animaltasunarekin piskanaka gertatzen den hausketarekin lotuta daude beste hitz batzutan esanda gizadiaren agertzearekin.

Salerosketaren edukia ezin da merkatura mugatu (lagapenen ordainezko lagapen operazioak salerosketak dira eta salerosketa baten etekinak irudimenezkoak izan daitezke).

Antzinako gizarte haien txanponak ez dira nahastu behar ez eta merkatu primitiboaren hasierako tresnekin ere - txanpona lehenik giza harremanen normalizaziorako tresna da eta honen ezarpen eremua besterik ez dira merkatu salerosketak.

Gainera gizarte primitiboetan diruaren funtzio garrantzitsuenak kontua eta ordainketa ez dira ekintza ekonomikoak bakarrik.

Karl Polanyik azaldu duen bezala hauetan alde ekonomikoa ahaidego harreman aliantza politiko sineste eta kultuetatik bereizi ezina da.

Tentazio bat da, gizakiak salerosketa lehenik eta batez ere fisikoki irauteko behar zituen ondasunak eskuratzeko erabili zuela pentsatzea.

Alabaina ez dirudi hala izan denik.

Zer erakusten digu antropologiak?.

Alde batetik, a priori gizakiarentzat kontrakoak diren ezaugarri ekologikoetan bizitzeko gaitasuna baduela.

Bestetik salerosketa primitiboak gizabanakoen ugalketa fisikoan zerikusi funtsezkorik ez duten ondasunei dagozkienetarako erabiltzen direla, baina gizon/emakume, zahar/gazte, familiako talde, etabarren artean ezberdintasun soziala ezartzeko oso tresna baliagarriak direla.

Gizakien arteko hierarkiak eta menpekotasun harremanak ez dira gaurko asmakizunak - gizarte primitiboen osagaiak dira eta tximuen taldeetan ere azaltzen dira.

Salerosketa eta diru tresnen bitartez gizadia ezberdintasun sozial hauen tresnak materialki eta intelektualki sortuz, ugalduz eta garatuz eta berauek normalduz bilakatzen da.

Jean-Michel Servet Université Lumiere-Lyon 2 (Frantzia).

Chanson de Roland XII mendean?.

Asko interesatu zitzaizkidan historiari eskainita argitaratu zenituzten bi aleak.

Baina 1990eko ekaineko alean, Iragana gogoan, ageri den irudiak harriturik utzi nau.

Chanson de Rolanden pasarte bat irudikatzen duen zine eskena bat da - dudarik gabe zaldun kementsuak Espainiarantz abiatzen direnekoa (778 aldera).

Baina eliza baten atariko arku ojibalaren aurrean ageri dira.

Arretaz ikertu ondoren identifikatu ahal izan dut: Saintoup-de-Naud-eko eliza da, Provinsetik gertu (Frantzia) - XII mendekoa....

Lau mendetako anakronismoa dago horretan! Zinegile baten zehaztasun historiko falta honek ikusleen izpirituan nahasketa erein dezake. Pierre Nagant Sambreville (Belgika).

Zorionak zure historigile esijentzia eta zehaztasunagatik!.

Baina ez dago anakronismorik Franck Cassenti filmegileak XII mendean kokatzen du gertaera.

Erromes eta titiritero konpainia bati jarraitzen dio Santiagorako bidean.

Geratzen denean, konpainia horrek Rolanden ekintza handiak kontatzen ditu.

Jean-Pierre Frimboisen (Filme historikoko 100 obra nagusiak)- liburuan (Marabout, Belgika, 1989) esaten denez: filme ereduzkoa da bere orijinaltasunagatik, baina publikoaren baitan ez zuen arrakastarik izan.

Kutsadurarik gabeko munduaren alde

Orain dela oso gutxi ezagutu dut zure aldizkaria 1988ko Gizakia eta animalak (apirila) eta Natura eta Kultura gizadi osoaren ondare (urria) bi aleen bidez.

Errumaniako mugimendu ekologistak bertako kidea bait naiz antzeko burruka darama.

Gure herritarrei naturarekiko jarrera aldatu eta kosmosa osatzen duen guztiarekin egokiro bizitzen erakutsi nahi diegu, gizonaren eskubideak ezezik landare eta abereenak ere errespetatuz.

Giza espezieak bizitzen jarraitzeko eta aurrera egiteko kutsatu gabeko natura eta beste izaki bizidunekin berdintasunezko harremana finkatu behar du.

Mundu garbia sortu behar da bakoitzaren herrialdean eta kanpoan ere.

Gorputzaren osasuna zaindu behar da baina baita buruarena ere.

Beste izaki bat zapaltzen duena, nahiz gizakia nahiz animalia izan ez da librea. Stefan Milicescu Doktorea Bucarest (Errumania).

Eta Genesia Bibliaren arabera?.

Ez dakit zergatik 1990eko uztaileko Munduaren hasieran alean ez zenioten Genesiari Bibliaren arabera artikulu bat eskaini.

Kapitulu hau, hain interesgarria, kultura eta arraza ezberdinetako milaka gizon eta emakumerentzat funtsezko galdera famatuen erantzuna bait da. Marie-Laure Plan de Cuques (Frantzia).

Munduaren hasierari buruzko alea irakurri nuenean pena hartu nuen Genesi biblikoaren gaia tratatzen ez zelako.

Bere sinpletasun eta handitasunagatik kontakizun honek azterketa zabal eta sakona merezi zuen. Lastima! Delphine Gigon (Suitza).

Hirugarren giza klasea

Munduaren hasieran... alearen hasieran (uztaila, 1990) datorren Vedei buruzko artikulu ederrean dagoen hutsune bat azaldu nahi dut.

Nekazariak ez dira laugarren klasekoak hirugarrenekoak baizik, Vaisya-tarrak dira, eta honen elementu funtsezkoa dira, beraiek direlako elikadura sortzen dutenak.

Bi aldiz jaiotako hauek liburu sakratuak, izpirituaren zientzia beraz, irakurr ditzakete. J. Gabeur-Rasorre Marsella (Frantzia).

Uharteko biztanleen abegi ona.

Lehenik, aldizkarian ikusi dudan hobekuntzarengatik zorionak.

Abegi eta ostatu, 1990eko apirileko alean uharteetako abegi onari buruzko artikuluren baten falta somatu dut.

Kanpotik datorrenari atseginezko harrera eskaintzea izaten da uharteko biztanleen bertuteetako bat.

Kanpotik datorrenari eskaintzen zaion arreta uhartearen edertasun naturalak eta ohitura, historia eta ekonomiari buruzko guztia erakusteko atsegina ikusi besterik ez dago.

Luis Balbuena Castellano. La Laguna Tenerife (Kanaria Uharteak).

Ironia eta Errukia.

1956tik Unescoren Albistariaren irakurle finkoa naiz eta Octavio Paz-ek 1990eko abuztuko alean Askatasun haizeak argitaratutako artikulu ederrari bi ohar egin nahi dizkiot.

Lehenik, nire uste apalean, budismoak ez du errukia ezagutzen kupida baizik eta gauza horiek ez dira nahastu behar.

Bigarrenik, gure irakurle lagunei Epicuroren lorategia (1895) obratik hartutako Anatole Franceren pentsamendu hau ezagutarazi nahi diet: Giza bizitzaz zenbat eta gehiago pentsatu, orduan eta seguruago nago Ironia eta Errukia jarri behar zaizkiola testigu eta epaile (...) Ironia eta Errukia kontseilari onak dira; hark, farre egitean bizitza eramangarriagoa egiten du; honek, negar egiten duenak, sakratua egiten du bizitza.

Aipatzen dudan Ironia ez da batere krudela.

Maitasunari eta edertasunari ez dio iseka egiten.

Atsegina eta onginahia da.

Bere farreak haserreari aurre egiten dio, gaizto eta tontoei barre egiten erakusten digulako eta barre egingo ez bagenie gorrotatzeko tentazioan eror ginateke.

Rene Barbe Montpellier (Frantzia).